Indarkeria erabilita, lapurreta egin dute Seber Altube Ikastolan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lapurreta egin dute Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan, indarkeria erabilita. Ertzaintzak 07:00etan jaso du ikastolakoen deia, lapurreta egin dutenaren abisua emanez.
Seber Altube Ikastolako zuzendari Roberto Arteagabeitiak azaldu duenez, ustezko lapurrek “zuzenean kutxa gotorrera jo dute, beste ezer ukitu gabe”. Hala, kutxa hautsi eta bertan zegoen dirua ostu dutela zehaztu du.
Ikastolara sartzeko, berriz, “alarma blokeatu, eta kableak kendu” dituztela gaineratu du.
Egoera ikusita, ertzainek kutxa gotorrean dirurik ez gordetzeko, eta eragiketak banku bitartez egiteko aholkatu diete ikastolakoei, eta azken horrek hala egiteko asmoa erakutsi du. Aurrerantzean, beraz, gurasoek orain arte eskura egiten zituzten ordainketak, zuzenean bankuan egin beharko dituztela jakitera eman du Arteagabeitiak.
Lapurketa dela eta, salaketa martxan jarri du herriko ikastolak, eta Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa abiatu du gertatutakoa aztertzekotan.