Frankismoko krimenenen salaketak bilduko ditu udalak apirilaren 20ra bitartean
Gernika-Lumoko Udalak 2016ko irailaren 21eko osoko bilkuran, Frankismoko krimenei lotutako prozedura jusizialetan salatzaile gisa aurkeztea erabaki zuen, aho batez.
Hala, frankismo garaiko krimen horiengatik (bonbardaketa, fusilamendua, langile bataloiak, desagerpena, atxiloketak, torturak, erbesteratzeak, jabari-kenketak…) kaltetuak izandakoak zein horien senideak eta baita gernikar guztiak ere lekukotasuna eta salaketa aurkeztera gonbidatu dituzte. Hala, jasotzen dituzten salaketa horiek udalak bere artxiboan duen informazioagaz batera gordeko duela jakinarazi du.
Halaber, Gernika-Lumoko udaletxea ere herritarren eskura jarri dute (bertaratuta edota 94-627 02 00 telefonora deituta), lekukotasuna agertu nahi duten horiek horretarako aukera izan dezaten, eta harremanetarako telefono zenbaki bat eman dezaten. Hori, baina, apirilaren 20a orduko egin beharko dute –astelehenetik barikura, 12:00etatik 14:00etara–.