Gaur aukeratu dute Bermeoko
23. Arrain Azokaren irudia izango den kartela, eta
Alfonso Ruizek lehiaketara aurkeztutako proposamena aukeratu du epaimahaiak. Arrain Azoka elkarteko kideek osatu dute epaimahaia, eta lan irabazlea aukeratzerako orduan,
diseinua, orijinaltasuna eta kartelaren leloa (
Itsasoko zaporeez zipriztindu zaitez!) izan dituzte kontuan.
Arrain Azokako kartela
Hamahiru lan aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat gehiago. Epaimahaiak azaldu duenez, “estilo ezberdinetako kartelak aurkeztu dituzte, denak maila oso onarekin”.
Kartel lehiaketaren irabazleak
600 euroko saria jasoko du
maiatzaren 19an, Hegaluze saria banatzeko antolatutako ekitaldian, hain zuzen ere.
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak ikusgai jarriko dituzte Arrain Azokan, maiatzaren 19an, 20an eta 21ean. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea maiatzaren 22tik 28ra izango da.