Bermeoko GED aurretizko botoak batzen hasiko da
Bermeoko Gure Esku Dago-k aurretizko botoak batzeko mahaiak jarriko ditu. Hala, Martxoaren 15etik 30era, galdeketa egunean, apirilaren 2an, botoa eman ezin dutenen aurretiko botoak hartzen hasiko dira herri horretan.
Horretarako, martxoaren 15ean, eguaztenean, Goiko plazako Gure Esku Dagoren lokalean, apirilaren 2an botoa eman ezin izan dutenen aurretiko botoak hartzen hasiko dira, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Aurretiazko botoak martxoaren 15etik 30era arte eman ahal izango dira, Gure Esku Dago lantaldeak adierazi duenez. Martxoaren 18an ere lokala zabalik egongo da 12:00etatik 13:00etara. Ostean, trikipoteoa egingo dute.
Horrez gain, informazioa emateko mahaiak jarriko dituzte herriko hainbat tokitan. Bihar bertan, martxoaren 14an, Goiko plazan (Kabidxe gunearen aurrean) egongo dira 12:00etan. Martxoaren 16an, eguenean, Tonpoi bidean (anbulatorio aurrean) eta Santamañen egongo dira, 12:00etatik aaurrera. Domekan, martxoaren 19an, mahaiak ipiniko dituzte Erriberan eta Lameran, 12:00etatik aurrera.
Mahaikideekin batzarra. Bariku honetan, hilaren 17an Bermeoko Gure Esku Dago-ren lantaldeak apirilaren 2ko mahaikideekin batzarra egingo du Kultur etxean 19:30ean.