Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak narrazio laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo iluntzean. Lehiaketaren 22. edizioa izan da aurtengoa, eta euskarazko zein gaztelerazko lanik onenak saritu dituzte, urtero egin modura.
Saridunak, antolatzaileekin
Euskarazkoen artean, Iñigo Legorbururen
Gerra bateko guda lanak hartu du sari nagusia; Arantza Lenizen
Ez itzi inori aurretik hartzen lanarentzat izan da bigarren saria, eta accesita, berriz, Imanol Markaidaren
Hormak eraitzi lanak jaso du.
Gaztelerazko lanen artean, Yolanda Merloren
Ainhoa-k jaso du lehenengo saria; bigarrena, berriz,
Mi dia lanak jaso du, Laura Portuondorena; eta, accesita, Andoni Uribarrik hartu du,
El espejo donde miro lanagatik.
21 lan aurkeztu dituzte lehiaketara; 8 euskaraz eta 13 gazteleraz.