Gernikako GED-k zinegotzi ohiak omenduko ditu
Domekan, Gernika-Lumon zinegotzi izandakoei omenaldia egingo die Gure Esku?Dago-k. Horretarako, 12:30ean bilduko dira, Foru plazan. Hala ere, euria eginez gero, omenaldia Merkatu plazan egingo luketela jakinarazi du Gure Esku Dago-k.