Udalak argi esperimentuak egiteko zientzia tailerra antolatu du biharko
Argiaren oinarrizko printzipioak eta egunerokoan dituen aplikazioak ezagutzeko, argi esperimentu didaktikoak egiteko zientzia tailerra emango du Gautegiz Arteagako Udalak bihar, 17:30etik 19:00etara, kultur etxean.Bertaratzen direnek naturaren fotosint...
Bertaratzen direnek naturaren fotosintesi prozesutik hasi eta Internet, laser bidezko ebakuntza edota 3D filmak bezalako aplikazio teknologiko ikusgarri zein berritzaileak ikuspuntu esperimentaletik ezagutzeko aukera edukiko dute.
Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak adierazi duenez, tailer hori herriko jarduera soziokulturalak dinamizatzeko modu bat da, kasu honetan, ikuspegi zientifikotik. Horrez gain, modu dibertigarrian zientziara gerturatzea aisialdiaz gozatzeko eta ikasteko aukera ona da.