Martxoak 8 da gaur, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Batzuek ospakizunak egiten dituzte, beste batzuek, ordea, aldarrikapenak egiteko erabiltzen dute. Bata zein bestea egiteko, emakumeak kalera ateratzen ari dira gaurkoan.
Bermeoko hainbat emakume kalejiran
Bermeon, esaterako, Erroxape Emakumeen elkarteak antolatuta, hildako bazkideen aldeko ohiko mezaren ostean, trikitilariekin batera, kalejiran ari dira orain dozenaka emakume. Santa Eufemia elizatik porturako bidea hartu dute, eta, gero, Lamerara joango dira. Ondoren ehundik gora emakumek eman dute izena elkarrekin bazkaltzeko.
Eguna, hala ere, hasi baino ez da egin. Gaurko eta datozen egunetarako
ekitaldi ugari antolatu dira eskualdean.