Lizarte taldeko txirrindulariak bi ordu, 52 minutu eta 48 segundotan amaitu zuen
zapatuko lasterketa. Gainera, harentzat izan ziren tarteko helmugako eta mendiko maillotak, eta Lizarte taldeak eroan zuen taldekako saria.
Juaristi, Berrade eta Moreira Ereñoko podiumean.
Argazkia: Caja Rural Team.
Caja Rural Team taldeko Mauricio Moreira uruguaiarra Berraderengandik minutu bat eta hamabi segundora helmugaratu zen, eta Baque taldeko
Txomin Juaristi markina-xemeindarra heldu zen hirugarren. Juaristi irabazlearengandik minutu bat eta 25 segundora sartu zen helmugan.
10:30ak aldera, 161 txirrindularik hasi zuten lasterketa, baina, horietatik
55 txirrindulari helmugaratu ziren. Euriari eta haize indartsuari aurre egin behar izan zieten txirrindulariek, 105, 4 kilometroko lasterketan.
Ereñon hasi eta amaitutako proban, parte hartzaileak Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Kortezubi eta Nabarniz udalerrietatik pasatu ziren, eta Nabarniz eta Natxitua izan ziren mendi puntuagarriak. Tarteko helmugak Atxosten, Ereñon (kontrahelmugan) eta Ispasterren egon ziren.
Ereñoko lasterketa
Lehendakari Txapelketaren lehenengo proba puntuagarria izan da, eta asteburu honetan bi proba jokatuko dituzte. Bigarren lasterketa puntuagarria Urretxun (Gipuzkoa) izango da zapatuan, eta domekan, berriz, Lizarran (Nafarroa) dute hitzordua.
Sailkapena (lehenengo hamarrak):
- Urko Berrade (Lizarte) 2:52:48
- Mauricio Moreira (Caja Rural-Seguros RGA) + 01:12
- Txomin Juaristi (Baque-BH) + 01:15
- Marti Marquez (Lizarte) + 02:06
- Ruben Montoya (Lizarte) + 02:06
- Eduardo Landaluze (Euskadi Fundazioa) +02:22
- Eusebio Pascual (Mutua Levante) + 02:37
- Eriko Mujika (AMPO) + 02:52
- Andoni Mateos (Grupo Eulen) + 02:56
- Imanol Etxeberria (Lizarte) + 02:59