Herritarren eta udalaren arteko
harremana “erraza eta egokiagoa” izateko asmoz, Herritarrei Arreta Zuzena (HAZ) zerbitzua martxan jarri du Gernika-Lumoko Udalak.
Gaur jarri dute martxan Gernika-Lumon, HAZ zerbitzua
Administrazioa herritarrei hurbiltzeko tresna izan gura du HAZek, burokrazia arinduz modu garden eta arinean, udal arduradunek azaldu dutenez.
Gaurtik aurrera, herritarrek kontsultak egiteko aukera izango dute, baita idatziak aurkezteko zein bestelako kudeaketak egiteko ere. Orain arteko arreta bulegoa ordezkatuko du zerbitzu berriak.
HAZek zerbitzua
astelehenetik barikura, 07:30etik 15:00etara (uda sasoian, 14:00etara) eskainiko du.
Era berean, 010 telefono zenbakira deituta ere kontsultak eta tramiteak egin ahal izango dituzte gernikarrek. Deia herritik kanpo eginez gero, 94-627 02 00 telefonora deitu beharko dute. Halaber, heritarren eskura izango da, baita,
haz@gernika-lumo.net helbide elektronikoa.