Garizuma sasoia hasi dela eta,
egitarau zabala prestatu du
ondorengo asteetarako Gernikaldeko elizak.
Eguenean, martxoaren 9an, emango dute lehen hitzaldia,
Ezbeharra albiste ez danean lagunduz izenburupean.
19:30ean jarri dute hitzordua
Andra Mariko lokaletan.
Bertan, 2016ko apirilean Ekuadorren izandako lurrikararen ondorioak sufritzen dituzten pertsonen
testigantzak entzun ahal izango dira. Horrez gain, Gernikaldeko familiek emandako
erantzun solidarioaren berri ere emango dute.
Eguenekoaren ostean, zine forumaz eta hitzaldi gehiagoz gozatu ahalko dute herritarrek Aste Santura bitarteko asteetan.
EGITARAUA:
Martxoak 9, eguena.
- 19:30. Ezbeharra albiste ez danean lagunduz hitzaldia, Andra Mariko lokaletan.
Martxoak 15, egueztena.
- 19:30. Zine foruma: Pedro Duranak gidatutako De Dioses y hombres pelikularen emanaldia, Elai-Alai aretoan.
Martxoak 22, egueztena.
- 19:30. Zine foruma: Teresa, la pelicula Pedro Duranak gidatutako filmaren emanaldia, Elai-Alai aretoan.
Martxoak 30, eguena.
- 19:30. Seme-alaba eta ez morroi. Aita Onaren parabola hitzaldia euskaraz, Andra Mari parrokiako lokaletan. Hizlaria: Jose Antonio Urdanpileta.
Apirilak 4,5,6
- 19:00. Familia, ebanjelizazinoaren egile eta eragile hitzaldia, San Frantzisko parrokian. Hizlaria: Iñaki Beristain