Eguenean batuko da Bermeoko Euskara Aholku Batzordea
19:00etan jarri dute hitzordua, Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.
Azaldu dutenez, hainbat gai jorratuko dituzte eguenean, gai nagusia, hala ere, ume eta gaztetxoen aisialdi eta kirol ekintzetan euskararen eskaintzaz egindako galdetegiaren emaitzen azterketa izango da. Ondoren, bertaratutakoek proposamenak landuko dituzte.
Laburrean, bestalde, Geuk eus kanpainaren jarraipena egingo dute, eta, era berean, aipatu kanpainak herriko ikastetxeetako jaietan izango duen presentzia azalduko dute.
Informazio gehiago gura duten herritarrek Bermeoko Udaleko Euskara Sailera jo dezakete. 94-617 91 22 telefono zenbakira deitu ahalko dute edo euskera@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat idaztea ere posible da.