XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusia lehiatuko dute bihar
10:30ean hasiko da lasterketa. 23 urtez azpikoen Lehendakari Txapelketaren lehenengo proba puntuagarria izango da.
Ereñon hasi eta amaituko da, eta Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Kortezubi eta Nabarniz udalerrietatik pasatuko dira. 105, 4 kilometroko lasterketa da, eta Nabarniz eta Natxitua dira mendi puntuagarriak, eta tarteko helmugak Atxosten, Ereñon (kontrahelmugan) eta Ispasterren izango dira.
140 txirrindulari inguru espero dituzte. Besteak beste, Euskadi Fundazioa, Lizarte eta Eiser Hirumet Euskal Herriko taldeetako txirrindulariek lehiatuko dute lasterketa. Eta espainiar estatuko Aldro Team eta Condator Fundazioko txirrindulariek ere parte hartuko dute.