Nahia Arrasate Landa gazteari agurra egingo diote bihar, Mutrikun
Joan zen astean zendu zen Nahia Arrasate Landa gaztea agurtuko dute bihar, 17:00etan, kantina parean. Mutrikuko hainbat herritarrek eta taldek antolatuta egingo da agur ekitaldia. «Dantza taldeak zer edo zer berezia antolatu nahi izan du bera gogoan h...
Gure Ametsa dantza taldeaz gain, herriko beste hainbat taldek ere parte hartuko dute bertan. «Nahiaren senideek eta lagunek, senideek lagunek, bertso eskolako kideek eta Txantxangorrikoek ere parte hartuko dute ekitaldi hunkigarrian».
Gaztearen familiaren hurrekoek azpimarratu dutenez, bestalde, «ekitaldi zabala» izango da. «Ez da zerbait itxia izango. Nahi duena parte hartzera gonbidatuta dago». Gaineratu dutenez, eguraldi ona edo txarra egin, kantina parean egingo dute ekitaldia.