Matxitxakoko itsas gudariak gogoan izango dituzte, domekan
Gogora Institutuak, Matxitxako elkarteak eta Bermeoko Udalak ekitaldi bateratua egingo dute Bermeon. Ibarrangelutarrek Akordan jarri dute hitzordua, 19:00etan1937. urteko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturraren parean borrokatu ziren itsas gudarien om...
Gogora Institutuak, Matxitxako elkarteak eta Bermeoko Udalak ekitaldi bateratua egingo dute Bermeon. Ibarrangelutarrek Akordan jarri dute hitzordua, 19:00etan
1937. urteko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturraren parean borrokatu ziren itsas gudarien omenezko ekitaldiak egingo dituzte domekan, Bermeon eta Ibarrangelun.Bermeokoa Bermeoko Udalak, Matxitxako elkarteak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak elkarlanean antolatutatako ekitaldia izango da. 80. urteurreneko oroimen ekitaldia Nestor Basterretxea artista bermeotarraren Matxitxakoko Guda izeneko eskulturaren ondoan egingo dute. 12:00etan hasiko da.
Aipatu ekitaldian Bermeoko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Matxitxako elkarteko ordezkariek parte hartuko dutela jakinarazi dute, eta, gutxi gorabehera, ordubeteko ekitaldia izatea aurreikusten dute.
Ekitaldira joan gura duten herritarrentzat doaneko autobusa jarri dute. Hala, 11:00etan aterako da Lameratik, eta Zubiaur Tar Kepan ere geldialdia egingo duela azaldu dute udaleko ordezkariek.
Akordan
Ibarrangeluko Udalak ere, urtero egin legez, itsas gudariak gogoan izateko ekitaldia egingo du Akorda auzoan; hain zuzen, Bou Nabarrako Juan Telletxearen omenez jarritako monolitoaren parean batuko dira ibarrangelutarrak, domekan, 19:00etan. Besteren artean, lore eskaintza egingo dute.