Bizkaiko Batelen Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute bihar
Sestaoko Benedikta eremuan, 15:00etatik aurrera. Bizkaiko hamabi arraun taldetako 97 batelek parte hartuko dute.
Busturialdeko taldeei dagokienez, Bermeotik 11 batel ariko dira lehian, eta Elantxobek, berriz, hiru mailetan parte hartuko du.
Bermeoko taldetik mutilen kadete eta gazte mailetako hiruna batel egongo dira Sestaon, eta mutilen ume mailako bi talde. Halaber, mutilen alevinetan eta nesken senior eta ume-kadete mailetan batel bana uretaratuko dute.
Elantxobetik mutilen kadete eta gazte eta nesken seniorren talde banak parte hartuko dute.