1937. urteko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturraren parean borrokatu ziren itsas gudarien omenezko ekitaldiak egingo dituzte domekan, Bermeon eta Ibarrangelun.
Bermeokoa, Bermeoko Udalak, Matxitxako elkarteak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak elkarlanean antolatutatako ekitaldia izango da.
80.urteurreneko oroimen ekitaldia Nestor Basterretxea artista bermeotarraren
Matxitxakoko Guda izeneko eskulturaren ondoan egingo dute, 12:00etan hasita.
Aipatu ekitaldian Bermeoko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Matxitxako elkarteko ordezkariek parte hartuko dutela jakinarazi dute, eta, gutxi gorabehera,
ordu bateko ekitaldia izatea aurreikusten dute.
Ekitaldira joan gura duten herritarrentzat
doaneko autobusa jarri dute. Hala,
11:00etan aterako da Lameratik eta Zubiaur Tar Kepan ere geldialdia egingo duela azaldu dute Bermeoko Udaletik.
Akordan. Ibarrangeluko Udalak ere, urtero egin legez, itsas gudariak gogoan izateko ekitaldia egingo du Ibarrangeluko
Akorda auzoan; hain zuzen, Bou Nabarrako Juan Telletxearen omenez jarritako monolitoaren parean batuko dira ibarrangelutarrak,
domekan, 19:00etan. Besteren artean, lore eskaintza egingo dute.