Mari Karmen Espinosak hartu du Ezetz Jakin lehiaketan otsaileko saria
Sakone tabernan bi lagunentzako afaria irabazi du.
Seber Altube ikastolako ikasleek prestaturiko galderak, erleei zein Korrikari buruzkoak egon dira otsaileko lehiaketan, eta 90 pertsonak parte hartu dute. Horietatik 37 lagunek galdera guztiak asmatu dituzte.
Martxoko lehiaketa ere martxan dago, eta Hiru Saku jatetxeak emango du hilabete honetako saria. 22 galdera prestatu dituzte; gehienak hilaren 30ean hasiko den Korrikari buruzkoak dira, eta Gernika Batzordeko kideek Picassoren koadroari buruz egindakoak ere badaude.