Ekaitz elkarteko atea apurtu dute olatuek
Lekeitioko Ekaitz elkartean terrazara ateratzeko atea apurtu zuten herenegun arratsaldean olatuek. Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, normalean elkarteak dituen beste leiho batzuk apurtu izan dituzte itsas denboraleek, baina inoiz ez terrazako ate...

Lekeitioko Ekaitz elkartean terrazara ateratzeko atea apurtu zuten herenegun arratsaldean olatuek. Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, normalean elkarteak dituen beste leiho batzuk apurtu izan dituzte itsas denboraleek, baina inoiz ez terrazako atea. Segurtasun Sailak atzo esan bezala, olatu handiak ikusi ahal izan ziren herenegun. Aurreikusi modura, 5-7 metro arteko olatuak egon ziren.