Gernika-Lumoko Sarek eta Bake-Leku Txokoak elkarlanean antolatuta, dispertsioak osasunarengan duen eraginaz berba egin zuten atzo,
Dispertsioak gaixotzen du izenburupean Elai-Alai aretoan egin zuten mahainguruan.
Bego Enbeita psikologoak, Txabi Txakartegi pediatrak eta Iñaki Uruburu lan medikuak osasunak salbuespenezko espetxe politikaren aurrean zer nolako oztopo eta gora beherak dituzten azaldu zuten. Amaia Uribe kazetariaren gidaritzapean aritu ziren hirurak, eta aretoan bildutakoen ekarpenak entzuteko aukera ere izan zuten.
Hala, publikotik, Jaiki Hadi-ko kidea den Xabier Onaindiak elkarte horrek euskal presoek dagokien osasun eskubideak bermatuak izateko egiten duten lanaren berri eman zien Elai-Alai aretoan bildutakoei.