Zuhaitz eta Konpost Eguna ospatuko dute
Baionako Etxepare Lizeoaren dirua batzeko kanpainagaz bat eginda, domekan sagarrondoak landatuko dituzte. Era berean, konposta ere egingo duteZiortza-Bolibarko Udalak, Aranbaltz Kultur Elkarteak eta Markola Guraso Elkarteak elkarlanean antolatuta, Zuha...
Baionako Etxepare Lizeoaren dirua batzeko kanpainagaz bat eginda, domekan sagarrondoak landatuko dituzte. Era berean, konposta ere egingo dute
Ziortza-Bolibarko Udalak, Aranbaltz Kultur Elkarteak eta Markola Guraso Elkarteak elkarlanean antolatuta, Zuhaitz eta Konpost Eguna ospatuko dute domekan.11:00etan kanposantu aurreko aparkalekuan elkartuko dira, eta hamabost sagarrondo landatuko dituzte. Ondoren, konposta egingo dute.
Baionako Etxepare Lizeoaren diru bilketa kanpainagaz bat egin dute, eta haiei erosi dizkiete arbolak. «Ikasleentzat lizeoa handitzea da kanpainaren helburua, eta haiei laguntzeko erosi dizkiegu sagarrondoak», esan dute. Hain zuzen ere, datorren ikasturtean 400 ikaslerentzako eskola berri bat zabalduko dute Baionan, eta 300.000 euro lortu behar dituzte.
Interneten eskuratu
Jakinarazi dutenez, sagarrondoak www.betxepare.eus helbidean eros daitezke. Mota desberdinetakoak dituzte: ondo motxa, eztika, peatxa, anisa, eri sagarra… Laguntza eman arren, sagarrondorik gura ez dutenek haientzat utz ditzakete, eta euskararen sagardian landatuko dituzte.
Sagarrondoak salduta, mezu sinbolikoa plazaratu dute: «Sagarrondoak euskara, ikastola eta lizeoa irudikatzen ditu. Euskarak, lizeoak, hazten, hezitzen, handitzen eta zaintzen gaitu, eta eten gabe elkar elikatzen dugu».