Otsailaren 20an egin bezala,
gaur ere, elkarretaratzean bildu dira Gernika-Lumoko udal langileak, ELA eta LAB sindikatuek egindako deialdiagaz bat eginda. Hala, beste behin, negoziazio mahaia deitzeko eskatu diete langileek udal arduradunei. Gaur, eskaera hori biltzen duen mozioa aurkeztu eta sarrera sartu diote udaletxean.
Hurrengo osoko bilkura noiz egingo den jakin ez arren, L
angileria arloko arduradunari balorazio mahaia berriro martxan jartzeko, eta helegiteak aztertu ondoren, behin betiko balorazioa burutzeko eskatzen dute mozio horren bitartez.
Halaber,
balorazioa aurrera eramateko proposamena mahai gainean jartzea eta sindikatuekin negoziazio prozesu bat abiaraztea eskatu diote udal gobernuari.
Azkenik, 2017ko udal aurrekontuak onartu aurretik,
1. kapituluari dagozkion aurrekontuak negoziazio mahaira eramatea eta sindikatuekin adostea eskatu dute, «kontuan hartuta gai honek lotura zuzena duela udal aurrekontuetako 1.kapituluarekin».
Hala, egoera berean jarraituz gero,
datorren astean ere mobilizatzeko asmoa erakutsi dute udal langileek. Musika eskolako langileek, esaterako, joan den astean egunero bost minutuko geldialdia egin zuten, eta datorren astean ere hala egiteko asmoa dutela aurreratu dute –asteon jai eduki dute–.
EH Bilduren eskaera
EH Bilduk, bere aldetik, gogoratu du azaroaren 23tik ez dela langileria arloko bilerarik egin, «mahai gainean gai garrantzitsuak egon diren arren». Lanpostuen balorazioaren ondorioei erantzuteko proposamen ekonomikoaren eskaerarena, esaterako, horren adibidea dela dio.
Hori dela eta,
Langileria Batzordea deitzeko eskatu dio Gernika-Lumoko Langileria arduradun den Ana Hormaetxe Ugalderi, «epe laburrean negoziazio mahairik deituko ez dela aurreikusita». Batzorde horretara, gainera, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak gonbidatzea ere eskatu dio koalizio abertzaleak.