Amisha Carterrek utzitako hutsunea beteko du 26 urteko pibot estatubatuarrak denboraldia amaitzeko falta diren sei neurketetan.
Anne Marie Armstrong.
Argazkia: Gernika KESB
Klubetik jakitera eman dutenez, poloniar ligako Artego Bydgoszcz taldean jokatu du orain arte (lehen denboraldia izan da harentzat). Ligako sailkapenean bosgarrena da taldea, eta bertan batez beste partidako 27. minutu jokatu ditu, bederatzi puntu eta 4,7 errebote lortuta.
Debutaren partida, gaur
Gaur iluntzean Malosten debutatuko du estatubatuarrak. Lointek Gernika Bizkaiak Spar CityLift Gironaren kontra jokatuko du,
20:00etatik aurrera.
Partida zirraragarria espero da. Izan ere, Emakumezkoen Ligaren sailkapeneko bigarrena da Gironako taldea 38 puntugaz, eta bost puntu gutxiagogaz atzetik dago talde gernikarra.
Partida zaila izango da etxekoentzat, baina, denboraldi honetan Malosten ez dute partidarik galdu eta horri eustea izango da iluntzeko erronka.
Girona Avenida liderrarengandik puntu bakarrera dago, eta zortzi garaipen jarraian daramatza.