Erabakitze eskubidearen aldarrikapena kalean egon da asteburu honetan ere. Muxikarrak errepidera atera ziren domekan; Kurtzeroan batu eta giza katea egin zuten. Arratzuarrek, aldiz, Belendizetik hasi zuten ibilaldian parte hartu zuten. Horiek izan zire...

Erabakitze eskubidearen aldarrikapena kalean egon da asteburu honetan ere. Muxikarrak errepidera atera ziren domekan; Kurtzeroan batu eta giza katea egin zuten. Arratzuarrek, aldiz, Belendizetik hasi zuten ibilaldian parte hartu zuten. Horiek izan ziren bi herri horietan asteburuan egin dituzten ekimenetatik bi, baina gehiago ere izan dira. Eta eskualdeko herri gehiagotan ere izan da zer egin. Gautegiz Arteagarrek, esate baterako, taldeargazkia ere atera zuten. Nabarnizen, berriz, kontzertu akustikoagaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek. Hesian taldeko abeslari Fran Uriasek eta Ainhoa Unzuetak kontzertu akustikoa eman zuten zapatuan, Nabarnizeko elizan. Barku honetan, hilaren 3an, bertso afaria egingo dute Astran, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Ander Elortegirekin. Sarrerak salgai daude Astran, Auzokoan eta Lagun Etxean.