40 urte bete dituzte aurten Mundakako Lamiek. 40 urte daramatzate Aratuste iluntzea girotzen. Gaur ere iluntzean atera dira, beren dantza eta kantuekin herriko txokoak alaitzera.
Goizean Atorrak ibili dira, kalerik kale. Ohiko ibilbidea egin ostean, jende bete portuan amaitu dute kalejira, usadioari jarraituta.
Eguen zurirekin hasi ziren inauteriak Busturialdean, eta martitzenera bitartean mozorroz eta kolorez jantziko dira herriak. Bihar, esaterako, Gernika-Lumon eta Arratzun umeentzako jarduerak egingo dituzte. Arratzun, kasurako, Xaiborrekin disko festan dantzatzeko aukera izango dute herriko gazteenek.
Martitzenean, Mundakan, Gernikan, Foruan eta Bermeon ospatuko dituzte aratusteak. Martxoaren 4an ere mozorrotzeko aukera izango du gura duenak, Bermeoko 80’s party jaialdian edota Ibarrangeluko inauterietan. Azken herri horretan, aurten, marrazki bizidunei buruzko mozorroekin janzteko eskatu dute.
Inauteriz inauteri. Asteburua ere mozorro artean igaro dute Busturialdean. Errigoitik, Muxikak, Ajangizek, Busturiak, Gautegiz Arteagak… inauteriak ospatzeko egitaraua prestatu baitute. Bermeon eta Gernika-Lumon ere mozorroak jantzi eta kalera atera dira herritarrak. Bermeoko Alkartasuna eta Gernika-Lumoko Elai-Alai dantza taldeen eskutik, gainera, Lantzeko eta Luzaideko inauteriak ere heldu dira eskualdera. Zapatu eguerdiean atera ziren Alkartasunakoak Lantzeko inauteriak dantza egitera; zapatu iluntzean eta domeka eguerdian, Luzaideko dantzak kalerik kale erakutsi dituzte Elai-Alaikoek.
Gernikan, gainera, dantza taldeak oilar jokoaren antzezpena ere egin du domeka eguerdian, Foru plazan. Hala, herrian galtzear dagoen ohitura bizirik mantendu gura du dantza taldeak. Otzararen zozketa ere egin dute, eta dagoeneko eman dute saria.
Bermeon, berriz, domekan tostada txapelketan parte hartzeko aukera izan dute, Haitz Nagusijek antolatuta.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.