Konpromiso eske, Legebiltzarrera jo dute San Ignazioko kaltetuek
Laster onartuko diren aurrekontuetan euren gaia kontuan edukitzeko eskatu diete alderdi politikoei. Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideak interpelazioa aurkeztu duSaiñazio Mendi Azpixan gestorako hainbat kide Eusko Legebiltzarrean egon dira. «Gure a...
Laster onartuko diren aurrekontuetan euren gaia kontuan edukitzeko eskatu diete alderdi politikoei. Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideak interpelazioa aurkeztu du
Saiñazio Mendi Azpixan gestorako hainbat kide Eusko Legebiltzarrean egon dira. «Gure arazoari aurrera egiteko Jaurlaritzak zelan lagunduko digun galdezka joan gara».Eusko Legebiltzarreko bost alderdietako ordezkari banagaz batzeko aukera izan zuten, eta konpromisoak eskatu zizkieten. Oro har, laster onartuko diren aurrekontuetan euren gaia kontuan edukitzeko, eta hor izan daitezkeen aukerak bideratzen laguntzeko eskatu zuten. «Bide horretan jarrera baikorra agertu dute alderdietako ordezkariek, eta konforme geratu gara gaurko batzarrekin. Eskatutako konpromiso horiek zelan gauzatuko diren zain geratzen gara».
Kontrola hartzeko eskaera
Era berean, kontrolerako osoko bilkura ere egin zen barikuan, eta bertan, gaiagaz lotutako interpelazioa aurkeztu zuen Jose Ramon Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak.
Becerrak, hain zuzen ere, Lehendakariari egin zion interpelazioa, eta Kamiñaldeko mendi magalean lanak egiteko behar den finantzaketa bideratzeko orduan gai hori hiru erakundeen artean koordinatzeko eskatu zion. «Jaurlaritzak ahal izan duen guztia egin du orain arte, baina egoera hau ohiz kanpokoa da. Kaltetutako familiei ezin zaie esan gaiaren inguruan ezer egin ezin denik, eta bide horretatik Lehendakariari eskatzen diogu familiei erantzun bat ematea. 17 milioi euro behar dira lanak ordaintzeko, eta ez dizuegu diru hori zuek ipintzea eskatzen. Hain zuzen ere, duzuen lidergo hori erabiltzeko eskatzen dizuegu finantzaketa arazoa desblokeatzeko orduan».
Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuaren bozeramaileak interpelazioari erantzunez, Jaurlaritzak gaiaren inguruan ez duela eskumenik azpi- marratu du, eta, hortaz, horretan laguntzea zail ikusten duela adierazi du. Gaineratu duenez, Jaurlaritzak 2 milioi euroko aparteko laguntza bat bideratu du horretara.