Kafe Antzoki azpiko garajean piztutako suteak bi auto kiskali ditu
Garajeko -3 solairuan piztu zen sua. Gizarte eta Kultura Etxea hustu egin zuten, eta egun osoa zarratuta egon zen. Balorazio zehatzago bat egin beharko dute kalteen zenbatekoa zehaztekoBermeoko Kafe Antzoki azpiko garajeak su hartu zuen atzo eguerdian....
Garajeko -3 solairuan piztu zen sua. Gizarte eta Kultura Etxea hustu egin zuten, eta egun osoa zarratuta egon zen. Balorazio zehatzago bat egin beharko dute kalteen zenbatekoa zehazteko
Bermeoko Kafe Antzoki azpiko garajeak su hartu zuen atzo eguerdian. Garajeko -3 solairuan piztu zen sua, auto batek su hartuta. Sutearen eraginez, eta lehenengo balorazioa egin ostean, bi auto kiskali dira. Hala ere, balorazio zehatzagoa egin beharko dute kalteak zenbatekoak izan diren zenbatzeko.12:30ak inguruan eman zuen abisua sua hartu zuen autoetako baten jabeak. Jokin Serra suhiltzaileen arduradunak azaldu zuen modura, jabea saiatu zen mahuka bategaz sua itzaltzen, baina ez zenez iristen, deitu egin zien. «Jabearen azalpenak oso lagungarriak izan dira sutea zein gunetan piztu den zehatz jakin ahal izan dugulako. Zenbat eta arinago gunera iritsi, hobeto».
13:30ak aldera lortu zuten sutea kontrolatzea, eta 14:00etarako itzalita zeukaten. Gernika-Lumoko eta Basauriko suhiltzaileek parte hartu zuten sua itzal- tzeko lanetan. Bermeoko Herri Babesa, Udaltzaingoa eta zerbitzuetako langileak ere, lanean ibili ziren gunean.
Besteengandik aldenduta
Sutearen ondorioz kiskalitako autoak besteengandik baztertuta zeudela azaldu du Serrak; «horri esker ez dira auto gehiago erre».
Mota horretako deiak «oso arriskutsuak» izaten direla esan du, gainera: «Garajeko -3 solairuan auto asko zeuden, 200 inguru; hortaz, eskerrak bi horiek baztertuta zeudela».
Sutea garajeko -3 solairuan piztu bazen ere, kea Gizarte eta Kultura Etxeko teilatutik gora ikusten zen, beraz, herritarren artean kezka izan zen nagusi.
Gizarte eta Kultura Etxea hustu egin behar izan zuten, eta egun osoa itxita mantendu zuten. Garajeetara ere ez zuten sartzen utzi. Era berean, Gizarte eta Kultura Etxe inguruko kaleak itxita egon ziren, segurtasuna bermatu aldera.