Foruko Udalak umeentzako irakurketa tailerrak antolatu ditu
Umeei irakurtzeko aukera eskaini eta irakurketagaz gozatzeko lekuak eta uneak emateko asmoz, Foruko Udalak irakurketa suspertzeko tailerrak antolatu ditu.Ordubeteko saioak izango direla azaldu dute, eta izena ematen duten haurrak dinamizatzaileagaz bak...
Ordubeteko saioak izango direla azaldu dute, eta izena ematen duten haurrak dinamizatzaileagaz bakarrik egongo direla zehaztu dute.
Adinaren arabera antolatu dituzte saioak, eta martxotik apirilera bitarteko barikuetan izango dira, hain zuzen ere. 4 eta 6 urte bitarteko umeek martxoaren 10ean eta 17an izango dute parte hartzeko aukera, bi barikuetan, 17:30ean hasita. 7 eta 9 urte bitartekoen txanda, aldiz, martxoaren 31n eta apirilaren 7an izango da. Horien ordua ere 17:30ak izango da.
J.M. Torrealdai Kultur Etxean izango dira irakurketa suspertzeko ipuin saioak, eta parte hartu gura duten horiek aurretiaz eman beharko dute izena. Lekuak mugatuak dira, beraz, interesa duenak dagoeneko 94-625 45 74 telefono zenbakira deituta edota liburutegi.forua@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat idatzita eman dezake izena.
Pandero ikastaroa
Beste alde batetik, martxoa eta ekaina bitartean pandero ikastaroa ere eskainiko dutela azaldu dute Foruko kultur etxeko arduradunek.
Aipatu ikastaroa eguenetan eskainiko dute, 19:00etatik 20:00etara, eta kultur etxean bertan izango dela jakinarazi dute.
Pandero ikastaroan parte hartu gura dutenek zabalik dute izena emateko epea.