'Fenix 11:23' film katalana eskainiko dute gaur, Nestor Basterretxean
Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren baitan, Fenix 11:23 film katalana eskainiko dute gaur, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan; 19:00etan jarriko dute filma, eta doako saioa izango da.Joel Joanek eta Sergi Larak zuzendutak...
Joel Joanek eta Sergi Larak zuzendutako filma da gaur jarriko dutena. Benetako gertaera batean oinarrituta dago; Katalunian, 2004an gertatutakoan. 2012. urtean estreinatu zen filma, eta boterearen gehiegikeria eta hizkuntza gutxituak gaiak lantzen ditu, hain zuzen ere.
96 minutuko filma da, eta jatorrizko hizkuntza katalana eta gaztelera dira. Hala ere, Bermeon euskarazko azpitituluekin eskainiko da.
Bigarren saioa
Udako amodio bat filmagaz iritsi zen urtarrilean Bermeoko Nestor Baterretxea aretora Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa. Gaurkoa, hortaz, bigarren saioa izango da.