Mendekotasuna duten pertsonen arretarako ikastaro bat eskainiko du Behargintzak
Egoitzetan mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko, Mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea erakunde sozialetan profesionaltasun ziurtagiria izatea ezinbesteko baldintza dela eta, eskualdean dagoen eskaera kontuan hartuta antolatu du ikastaroa Bermeoaldeko Behargintzak.
Ibilbide profesionala arlo horretan jorratu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa dela azaldu dute Behargintzatik, eta parte hartu gura dutenek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza izatea derrigorrezkoa izango dute.
70 orduko ikastaroa izango dela jakinarazi dute, eta Gernika-Lumon eskainiko da, martxotik apirilera bitarteko arratsaldeetan. Ikastaroan eskainiko den atala erakundeetako higiene eta elikagai-arretako esku hartzeetara bideratua egongo da.
Aipatu ikastaroari buruzko informazio gehiago gura duten pertsonek Behargintzan jaso ahal izango dute, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.