Joseba Foruria txistulari beteranoa omendu dute
Irrintzi Alai dantza taldeko txistulariek antolatuta, Busturiko txistularitza omentzeko asteburua izan dute. Kantu kantari ekimena datorren barikura atzeratu beharra eduki duteIrrintzi Alai dantza taldeko txistulariek antolatuta, herriko txistularitza ...
Irrintzi Alai dantza taldeko txistulariek antolatuta, Busturiko txistularitza omentzeko asteburua izan dute. Kantu kantari ekimena datorren barikura atzeratu beharra eduki dute
Irrintzi Alai dantza taldeko txistulariek antolatuta, herriko txistularitza omentzeko asteburua izan dute Busturian. Horren baitan, zapatuan, Joseba Foruria herriko txistulari beteranoena omendu zuten.84 urte ditu Foruriak, eta 13 urte zituela ikasi zuen txistua jotzen; itsu bategaz ikasi zuela dio. Zapatuan hunkitu egin zen, bere herrian egin zioten omenaldian. Bere lobak ohorezko aurreskua dantzatu zion, eta oroigarri bat ere jaso zuen. 100 urte inguruko txistuagaz, gainera, zenbait pieza jotzeko aukera eduki zuen, eta bertaratutakoen txalo zaparradak jaso zituen.
Omenaldia egin baino lehen, txistu alardea egin zuten Axpen. Irrintzi Alai dantza taldeko txistulariak bederatzi badira ere, zapatuan zortzi batu ziren, eta kontzertu txiki bat ere eskaini zuten.
Aldaketak egitarauan
Astebururako prestatutako egitarauan zenbait aldeketa egin behar izan badituzte ere, barikuan, Busturiko txistularitza XX. mendean hitzaldia eskaini zuten Altamirako liburutegian, eta aretoa bete zela azaldu dute antolatzaileek.
Hitzaldi osterako antolatuta zeukaten kantu kantari ekimena, berriz, datorren barikurako utzi dute. 20:30ean hasita, Altamira auzoko kale eta tabernak girotzen ibiliko dira.