Urdaibai ETko kadeteek ez dute Euskal Ligarako txartelik lortu
Mutilek Bermeon eta neskek Zumaian jokatu dituzte Euskal Ligara sailkatzeko kanporaketak.
Arane Kiroldegian Gure Auzune taldearen kontra jokatu zuten barikuan lehen partida, eta 30-27 nagusitu zen etxeko taldea. Biharamunean, ostera, puntu bateko aldeagatik galdu zuen Txikixa Taberna Pulpo KE talde zumaiarraren kontra (28-29). Domekan ere ez zuten zorterik izan Urdaibai ETko kadeteek, Bidasoaren kontra 29-32 galdu baitzuten.
Bestalde, Zumaian jokatutako igoera fasean Usurbilgo taldea izan zen Urdaibaikoen lehenengo aurkaria, eta 24-25 galdu zuten. Zapatuan, Txikixa Taberna Pulpo KE 27-31 nagusitu zitzaion eskualdeko taldeari, eta domekan lortu zuten garaipen bakarra; 31-22ko emaitzagaz amaitu zen Urdaibairen eta Aloña Mendiren arteko neurketa.