Atzo, 36 urte bete ziren Joxe Arregi zizurkildarra Espainiako poliziaren komisarian jasotako torturen ondorioz Carabanchelgo (Madril) espetxean hil zela. Ordutik, otsailaren 13a torturaren kontrako aldarria zabaltzeko eguna bihurtu da. Hori dela eta, hainbat jarduera antolatu dira. Bermeon, esaterako, elkarretaratzea egin zuten atzo, Batzokiaren aurrean. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako elkarretaratzean 30 pertsona inguru batu ziren.
Torturaren aurkako elkarretaratzea, atzo
Torturaren aurkako egunaren harira ere, Busturialdeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak
erakusketa antolatu du.
Barikuan eta zapatuan bisitatu ahalko da aipatu erakusketa,
Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean,
18:30etik 20:00etara.
Bestalde,
hilaren 23an, eguenean, errepresioari buruzko
hitzaldia egongo da
Kabidxen, 20:00etan. Horretan, Salahaketako abokatu batek Mozal legeari buruzko azalpenak emango ditu, batetik; eta, bestetik, atxiloketa baten aurrean egin ahal denaren berri ere emango duela jakinarazi dute antolatzaileek.