Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatuko dute etzi, Ondarroan
Larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak bi eraso jasan ditu 24 orduan Madrilgo (Espainia) Alcala Mecoko espetxean, eta horri erantzun nahian, etzi, 13:00etan, manifestazioa egingo da Ondarroan, Alamedatik hasita.Iparra Galdu Baik, ...
Iparra Galdu Baik, Sortu, LAB, Ernai, Garraxika, Etxerat eta Danak Etxea! taldeek egin dute eskualde mailako manifestaziorako deia. Sare herritarrak ere, antolatu ahal dituen ekimenetan ere parte hartzeko deia egin du. Berandu baino lehen, Ibon etxera! lelopean.
Preso ondarrutarrak bizi duen muturreko egoeraren harira, gainera, batzar zabala egin zuten eguaztenean, Ondarroako Kofradian. Iparra Galdu Baik plataformako ordezkariek azaldu dutenez, batzarrak erantzun oso ona eduki zuen, eta herriko hainbat talde eragilek parte hartu zuten bertan.
Batu ziren eragileen ordezkarien artean, bestalde, lantaldea eratu da, Iparragirreri babesa eman, eta unean uneko ekintzak dinamizatu eta antolatzeko. Gutxienez, astean behin batzea adostu dute. Martitzenero jarri dute horretarako hitzordua.