Haur eta gazteen aisialdia dinamizatzeko zerbitzua martxan jarriko dute berriz
Gazteguneko arazoak konponduta, aisialdi zerbitzuaren kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du udalak. LH eta DBHko ume eta gazteei zuzenduta egongo daLekeitioko Udalak haur eta gazteei zuzendutako aisialdi zerbitzuaren kudeaketarako propo...
Gazteguneko arazoak konponduta, aisialdi zerbitzuaren kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du udalak. LH eta DBHko ume eta gazteei zuzenduta egongo da
Lekeitioko Udalak haur eta gazteei zuzendutako aisialdi zerbitzuaren kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du. Dinamizazio zerbitzua kontratatu nahi dute, haur eta gazteen arloko politikak zein beste arlo batzuetako zeharkako politikak ezartzeko eta bultzatzeko. «Zerbitzu berrian haur eta gazteek ekintzak egiteko duten autonomia errespetatu eta sustatuko dira. Bestalde, gaitasun pertsonalak deskubritzea eta bideratzen laguntzea helburu duen zerbitzua ere izango da», zehaztu du udalak.Zerbitzua Lekeition erroldatuta dauden familiei zuzenduta egongo da, eta LH eta DBH ikasketak egiten ari diren haur eta gazteei eskainiko zaie. Zerbitzua kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 15era arte, eta informazioa www.lekeitio.eus orrialdean dago eskura.
Azken urteetan, Gazteguneko eraikinak arazoak izan ditu teilatuan, eta egoera horretan aisialdi zerbitzua ematea ez zutela bat ere egoki ikusten azpimarratu du udalak. Beraz, Gazteguneko eraikinaren teilatua konpondu dute lehenengo, eta orain aisialdi zerbitzua jarriko dute martxan.
Konponketak
2016 amaieran egin zituzten lanak Gazteguneko teilatuan, eta konponketek 39.530,05 euroko kostua eduki dute. Hurrengo urratsa Gaztegunearen kanpoaldean dagoen igogailua konpontzea izango da. «Urteetan egoera kaskarrean egon da, eta segurtasun neurri bezala itzalita dago».
Beraz, 2017an, Gaztegunerainoko iriste erraztasuna bermatzeko igogailua konponduko dute, eta horrez gain, eraikin barruan ere beste hobekuntza batzuk egingo dituztela aurreratu dute.