Gorengo saskibaloi taldeek Erregina Kopa jokatuko dute gaur hasita Gironan, eta umeen mailako Mini Kopa ere han lehiatuko da asteburuan.
Jon Mikel Roman Kipu eta Amaia Lauzirika entrenatzaileen agindupean, Gernika KESBetik umeen lehen urteko hamabi jokalarik eta bigarren urteko hiru jokalarik bidaiatu dute Herrialde Katalanetara, eta Lauro Ikastolako jokalari batek ere haiekin jokatuko du.
Klubeko ordezkariek hitzordu historiko honen garrantzia azpimarratu dute, eta nagusien taldeari moduan, zorte ona opa diete umeei.
Hiru multzotan banatuta, hamabi taldek (lau talde multzo bakoitzean) lehiatuko dute Mini Kopa. A multzoan dago talde gernikarra, eta haregaz batera multzo horretan daude Campus Promete, CD?Zamarat eta Spar Citylift Girona taldeak.
Sarria de Ter pabilioian jokatuko dute A multzokoek (multzo bakoitzak pabiloi banatan jokatuko du), eta etzi finalerdiak ere leku berean izango dira.
Bestalde, domeka goizean Girona-Fontajau pabiloian jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren sailkatuak erabakitzeko partida eta finala.
Egutegia (A multzoa):
BARIKUA
- 09:30. Gernika KESB – Campus Promete
- 11:00. CD Zamarat – Spar Citylift Girona
- 14:30. Gernika KESB – CD Zamarat
- 16:00. Campus Promete- Spar Citylift Girona
ZAPATUA
- 09:30. Gernika KESB – Spar Citylift Girona
- 11:00. Campus Promete- CD Zamarat
- 14:30. Lehen finalerdia
- 16:00. Bigarren finalerdia
DOMEKA