Urdaibai Eskubaloi Taldeko kadeteek Euskal Ligan aritzeko txartela dute jokoan asteburuan. Bihar hasi domekara arte mutilen gaztetxo mailako igoera fasea lehiatuko dute Bermeoko Arane kiroldegian.
Lau talde ariko dira Euskal Ligara igotzeko lehian; etxeko taldeagaz batera, Arabako txapeldunak eta Gipuzkoako lehen bi sailkatuek jokatuko dute.
Gure Auzune talde gasteiztarra izango da Urdaibai ETkoen lehenengo aurkaria. Bi talde horien arteko neurketagaz hasiko da lehia bihar arratsaldean.
Zapatuan, ostera, Txikixa Taberna Pulpo KE talde zumaiarra izango du aurkari etxeko taldeak.
Bestalde, Irungo Bidasoa Irun eta Urdaibai Isabel taldearen arteko lehia izango da asteburuko azken partida. Aurretik, baina, Gure Auzune eta Txikixa Taberna Pulto KEren arteko partidaz gozatuko dute Aranera bertaratzen direnek.
Gogotsu
Urdaibaiko gaztetxoak aurreko asteburuan gazte mailako mutilen taldeak lortutako balentria errepikatzeko gogotsu eta itxaropentsu daude. Klubeko arduradunek azaldu dutenez, talde sendoa osatuta, edozein aurkari garaitzeko gai direla erakutsi dute ligan.
Partiden ordutegia:
BARIKUA
- 19:00. Urdaibai Isabel – Gure Auzune
- 20:45. Txikixa Taberna Pulpo KE- Bidasoa Irun
ZAPATUA
- 17:30. Urdaibai Isabel– Txikixa Taberna Pulpo KE
- 19:15. Bidasoa Irun – Gure Auzune
DOMEKA
- 10:45. Gure Auzune – Txikixa Taberna Pulpo KE
- 12:20.Urdaibai Isabel – Bidasoa Irun