Gazteen eta 6 urte arteko umeen gurasoentzako tailerrak emango dituzte
Lea-Artibai Amankomunazgoak duen eskaintzaren barruko ikastaroak dira. 0-2 eta 2-6 urte arteko umeen gurasoenak sarean izango dira, eta hiru hilabeteko iraupena edukiko duteLea-Artibai Amankomunazgoaren ikastaro eskaintzaren barruan, gurasoei zuzenduta...
Lea-Artibai Amankomunazgoak duen eskaintzaren barruko ikastaroak dira. 0-2 eta 2-6 urte arteko umeen gurasoenak sarean izango dira, eta hiru hilabeteko iraupena edukiko dute
Lea-Artibai Amankomunazgoaren ikastaro eskaintzaren barruan, gurasoei zuzendutako doako formazio tailerrak prestatu dituzte.Ikastaroetan parte hartzeko 94-616 90 78 telefono zenbakira deitzea edo prebentzioa@lea-artibai.org helbide elektronikora mezua idaztea beharrezko da.
Era berean, Markina-Xemeingo Lea -Artibai Amankomunazgoaren egoitzara bertaratuta Patrokua Jauregia, Xemein etorbidea, 13 izena eman daiteke.
Gurasoekin batera, hazkuntza gaietan prestaketa jasotzeko interesa daukaten Lea-Artibai Amankomunazgoko udalerrietako biztanleek ere parte hartu dezakete, baina gurasoek daukate lehentasuna.
Alde batetik, Ediren osasun kooperatibaren psikologoen eskutik, gazteen guraso edo hezitzaileentzako ikastaroa emango dute otsailean eta martxoan.
Beste alde batetik, 0-2 eta 2-6 urte bitarteko umeen gurasoentzako ikastaro bana antolatu dute, eta horietan parte hartzeko asmoa dutenek otsailaren 20a baino lehenago izena eman behar dute.
Gazteen gurasoen formazio-ikastaroa 12 eta 21 urte bitarteko seme-alabak dituztenei zuzenduta dago, eta datorren astean hasiko da.
Lekeitioko Kultur Etxean, Markina-Xemeingo Lea -Artibai Amankomunazgoaren egoitzan eta Ondarroako Kofradia Zaharrean emango dute.
Aipatutako herrietan bost egunez egingo dituzte saioak, bi orduko iraupenagaz, 17:30etik 19:30era, hain zuzen.
Lekeition eta Markina-Xemeinen datorren astean egingo dute lehen saioa, eta Ondarroan, ostera, martxoaren 7an hasiko da.
Gutxieneko orduak
Beste alde batetik, 6 urte arteko umeen gurasoek sarean jasoko dute formazioa, baina aurrez aurreko bi saio egingo dituzte Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitzan. Ordubeteko iraupena edukiko du saio bakoitzak. Jakitera eman dutenez, ikasturtea gainditzeko gutxienez 90 ordu teoriko-praktiko burutu beharko dira.
Ikastaroek gutxi gorabehera hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta EHUren laguntzagaz, Etxadiko psikologoek emango dituzte.
Prebentzioa helburu
Familiekin, hezkuntzako eta gizarte zerbitzuko profesionalekin lan egiten duten talde profesionalagaz osatutako Familia Psikologia Unibertsitate Zentroa da Etxadi.
Prebentzioa sustatzea da haien helburua, haurtzaroan eta nerabezaroan hazkuntza eta hezkuntza bermatzeko zein gurasotasunaren oinarrizko irizpideak ezartzeko. Eta, horrenbestez, Hazkuntza eta Hezkuntza familiarra izenburupean, Ikasi Hezteko deritzon egitaraua landuko dute.
Hain zuzen ere, hauek dira aipatu bi ikastaroetan parte hartzen duten gurasoekin edota hezitzaileekin landuko dituzten gai nagusiak: familia bizitzaren antolakuntza, psikologia garapenaren ezagutza eta estimulazioa eta hazkuntza gakoak.