Euskal Herriko mugetan bizitako esperientziaz ariko da Avila
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Dabid Joan Avila Rodrigezek hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30ean hasita, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan. Euskal Herriko mugetatik oinez egindako ibilbidearen berri emango du gaurko berbaldian.201...
2016ko maiatzaren 28an hasi zuen ibilbidea, eta ekainaren 25ean amaitu zuen; 29 egunetan, denetara 1.228 kilometroko ibilbidea egin zuen, egun bakoitzean, batez beste, 42 kilometro eginez.
Euskal Herriko mendirik garaiena ere igo zuen ibilbidearen baitan, Hiru Erregeen Mahaia.
Etapa gehienak bakarrik egin zituela azaldu du Avilak, hala eta guztiz ere, horietako zenbaitetan laguntza eduki zuen: Jabi Souto, Albertxo Larrea eta Pedro Zelaia egon ziren, hain zuzen ere, Avilagaz. Gehienetan ohean lo egiteko aukera eduki bazuen ere, zazpi egunetan, furgoneta batean egin behar izan zuen.