Bermeoko Arane kiroldegian jokatutako igoera fasean bigarren postua lortu zuten Urdaibai Eskubaloi taldeko gazte mailako mutilek, asteburuan. Hala, Euskal Ligan aritzeko aukera edukiko dute. Hori horrela,
klubaren historian, lehen aldiz, mutilen talde batek Liga Autonomikoan jokatuko duela esan dute klubeko arduradunek.
Eneko Renteria Bermeoko jokalariak igoera faseko jokalari hoberenaren saria jaso zuen.
Urdaibai eskubaloi taldeko jokalariak. Argazkia: Urdaibai Eskubaloi Taldea
Bestalde, mutilen
Bizkaiko kadete mailako lehiari dagokionez,
Urdaibai Isabel taldeak Barakaldoren aurka jokatutako
partida irabazi zuen domekan. Urdaibai taldeko Mikel Bilbao izendatu zuten finaleko jokalari onena.
Datorren astean, Gipuzkoako eta Arabako irabazleen kontra lehiatuko dira Bermeon jokatuko diren partidetan eta partida horietako
irabazleek lortuko dute Euskal Ligara igotzeko txartela. Klubeko arduradunak “
itxaropentsu” daude, “talde sendoa baita eta liga guztian erakutsi dute edozein garaitzeko gai direla”.
Neskei dagokienez,
jubenilek zein kadeteek,
Bizkaiko ligetan bigarren postuak lortu dituzte.
Donostian jokatutako igoera fasetik jubenilak esku hutsik bueltatu ziren etxera. Klubeko arduradunen esanetan, “aurkari zailak egokitu zitzaizkien Bermeoko jokalariei. Hala ere, ezustekoa eman eta zuzenean igotzeko aukera ez zuten urruti izan”.
Euskal ligan jokatu ahal izateko igoera fasearen
kadeteen txanda izango da hurrengo asteburuan.