Gernikako Gure Esku Dagok sinadurak bilduko ditu datozen egunetan
Apirilaren 2an herri galdeketa egin asmoz, sinadurak batzen ari da Gernika-Lumoko Gure Esku Dago. Galdeketari zilegitasuna eman asmoz, gutxienez Gernika-Lumon erroldatuta daudenen %10 babesa lortzea jarri dute helburu.
Hala, gaur arratsaldean Seber Altube ikastolan egongo dira sinadurak batzen. Zapatuan ere sinadurak batzeko mahaiak aterako dituzte kalera. Hain zuzen, zapatu goizean Picasso kalean egongo dira, 12:30etik 14:30era. Eguraldi txarra eginez gero, Arrien taberna aurreko aterpean egngo dira.
Gauean, pintxopotea baliatuta ere, sinadurak batuko dituzte 20.00etatik 21:30era. Herri osoaren aterkipean egin gura dute galdeketa Gernika-Lumon, apirilaren 2an. Bermeon, Mendatan, Gautegiz Arteagan, Muruetan eta Kortezubin apirilaren 2an galdeketa egiteko behar besteko babesa dute dagoeneko.