Bermeoko
toki esanguratsuenak aukeratu ditu Bermeoko Udalak herriko historia azaltzen duten panelak jartzeko.
Bederatzi panel jarri dituzte, eta horien bidez
ibilbide turistiko bat egin gura izan dute.
Sanjuanportaleko panela
Ibilbidea
Portuzarrean hasten da eta
Talaraino eramaten du, Bermeoko
Alde Zaharreko kaleetatik igarota; nahiz eta herrigunetik kanpo ere jarri duten panelen bat. Hain zuzen ere, honako lekuetan aurki daitezke panelak: San Juan Portale, Prantzizko Deuna Atea, Gaztelu, Torrontero, Portuzarra, Baztarre, Tala, Goiko Plaza eta Gaztelugatxeko San Juan.
«Panelen bidez osatutako ibilbideak aukera paregabea eskainiko die bermeotarrei zein bisitariei, batetik, gure herria, kaleak eta txoko politenak ezagutzeko, eta, bestetik, gure historiaren berri izateko», esan du Turismo zinegotzi Irune Ormaetxeak.
Jakinarazi dutenez, Bermeoko ondare kulturala balioan jartzeko s
einaleztapen plangintza bat lantzen ari dira, eta panelak jartzearena lehenengo urratsa izan da. Paneletan toki bakoitzeko informazioa ematen da era erakargarrian, argazki batekin batera. Informazioa, gainera,
lau hizkuntzatan dago: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Horrez gain, plano baten bidez, beste panelen kokapenen berri ematen dute, kalez kaleko ibilbide «interesgarri bat» osatuz.
Baztarren aurkeztu dute ibilbide turistikoa
Era berean, panelek
QR kodigo bat daukate. Oraindik martxan ez badago ere,
epe laburrean, horien bidez, bideo labur batzuk ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. «Bideo horiek toki bakoitzeko historia edota gure herriko tradizio, ohitura eta jaiak erakutsiko dituzte era orijinalean», esan du Ormaetxeak.
Hurrengo pausoa, berriz, aplikazioen bidez gainerako informazioa ematea izango dela jakinarazi du turismo zinegotziak.
Panelak egiteko Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Itsaspen programaren diru laguntza eduki du.