Busturiarrek faxismoak hildako herriko semeen aldeko omenaldia egin zuten bariku iluntzean. 1937-2017. Laurogei urte faxismoaren aurka borrokan lelopean, hainbat herritar bildu ziren Altamiran. Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu ...

Busturiarrek faxismoak hildako herriko semeen aldeko omenaldia egin zuten bariku iluntzean.
1937-2017. Laurogei urte faxismoaren aurka borrokan lelopean, hainbat herritar bildu ziren Altamiran. Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu zirenetik, eta, Laia herri mugimenduko kideek azaldu dutenez, «horrek, gaur egunera arte iraun duen sufrimendua eragin dio herriari». Izan ere, hainbat busturiar fusilatu egin zituztela gogoratu du herri mugimenduak, beste batzuk borrokan hil dira, desagertu egin dira, espetxeratu egin dituzte edo eta torturatu egin dituzte. Holokaustoaren biktimak Gogoratzeko Nazioarteko Eguna zen atzokoa, eta herriko hiru seme izan zituzten gogoan: Anjel Lekuona, Roman Orbe eta Pedro Arronategi, hain zuzen ere.