Udako Arte Erakusketan izena emateko epea zabaldu du udalak
Alor ezberdinetako artistek lekua izango dute, aurten ere, Lekeitioko Udalak uda garaian antolatuko duen arte erakusketan. Martxoaren 31 arte egongo da zabalik parte hartzeko aukera. Erakusketa arte aniztasunaren isla izatea nahi dute.Astebeteko erakus...
Astebeteko erakusketak izango dira, printzipioz, baina, zehaztu dutenez, bi astera ere luzatu daitezke, aurkeztu den partaide kopurua handiegia ez bada.
Izena ematerakoan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) aurkeztu beharko ditu, eta ondoren, udaleko Kultur Sailak ebaluatuko ditu aurkeztutako lanak.
Erakusketan parte hartu nahi dutenak Lekeitioko Kultur Etxera joan daitezke izena ematera; kulturetxea@lekeitio.eus helbidera idatzita ere egin ahal izango dute.
Apirilaren hasieran onartuen eta baztertuen zerrenda aurkeztuko da eta ondoren zozketa baten bidez hautatuko dira behin betiko parte hartzaileak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Lekeitioko eta eskualdeko artistek izango dute lehentasuna.