Martxan da Peru Abarka Album Lehiaketaren idazleen atala
Markina-Xemeingo Udalak eta Ibaizabal argitaletxeak bat egin dute berriz ere, Peru Abarka Album Lehiaketaren bidez, 2017an ere, irakurleei album berri bat eskaintzeko. Urtero bezala, lehiaketa bi ataletan dago banatuta, eta abian jarri dute jada narraz...
Urteroko oinarrietan ez dago aldaketa nabarmenik. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte lehiaketak duen kategoria bakarrean: helduentzako literatura. Ipuinak euskara batuan aurkeztu behar dira, eta gaia librea da.
Neurriari dagokionez, narrazioek, gehienez, 12.000 karaktere izan behar dute, eta, gutxienez, 9.000 karaktere, espazioak barne. Lanak DIN-A4 tamainako orrietan aurkeztu behar dira, Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean bertan edo posta bidez ere bidali daitezke udaletxera.
Epaimahaiak aukeratzen duen lanaren egileak 1.700 euroko diru saria jasoko du, eta bere lana album formatuan argitaratuko da. Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete.