Faxismoak hildako herritarren omenez ekitaldia egingo dute gaur, Busturian
20:30ean hasiko da omenaldi ekitaldia, Altamira auzoko plazan. Faxismoaren aurka eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu zutenak omenduko dituzteLaia herri mugimenduak antolatuta, faxismoak hildako herritarrak gogoan izango dituzte Busturian,...
20:30ean hasiko da omenaldi ekitaldia, Altamira auzoko plazan. Faxismoaren aurka eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu zutenak omenduko dituzte
Laia herri mugimenduak antolatuta, faxismoak hildako herritarrak gogoan izango dituzte Busturian, gaur iluntzean egingo duten omenaldi ekitaldian. Altamirako plazan batuko dira, 20:30ean, eta Ahaztuak elkarteak ere parte hartuko du.1937-2017 Laurogei urte faxismoaren aurka borrokan lelopean omenduko dituzte gaur Busturiko «borrokalari antifaxistak», Holokaustoaren Biktimak GogoratzekoNazioarteko Egunean. Hain zuzen, «Euskal Herriaren alde egindako borrokagatik» omenduko dituztela zehaztu du Laia herri mugimen- duak.
Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu zirenetik, eta, Laia herri mugimenduko kideek azaldu dutenez, «horrek, gaur egunera arte iraun duen sufrimendua eragin dio herriari». Izan ere, hainbat busturiar fusilatu egin zituztela gogoratu du herri mugimenduak, beste batzuk borrokan hil dira, desagertu egin dira, espetxeratu egin dituzte edo eta torturatu egin dituzte.
Errefuxiatu guneetan
Horrez gain, beste zenbait herritar faxismoaren aurka borrokatu eta Frantziara alde egin behar izan zutela gogoratu dute gaurko ekitaldiaren antolatzaileek, «eta Frantziara helduta, errefuxiatuentzako eremuetan izan zituzten».
Gaur iluntzean egingo duten ekitaldia herritar horien omenezkoa izango da. Horiez gain, Anjel Lekuona, Roman Orbe eta Pedro Arronategiren kasuak ere presente izango dituzte gaurko ekitaldian. Hirurak busturiarrak, eta hirurak ere faxismoaren biktimak dira.