Ekoetxea Urdaibain egingo dute Biosfera Erreserbaren interpretazio zentroa
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan natura eta bioaniztasuna hedatzeko eta sustatzeko Ingurumen Sailak emango duen urrats berri bat da. 275 metro koadroko azalera edukiko duEusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Ar...
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan natura eta bioaniztasuna hedatzeko eta sustatzeko Ingurumen Sailak emango duen urrats berri bat da. 275 metro koadroko azalera edukiko du
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak Busturiko Ekoetxea Urdaibai bisitatu zuen atzo. Jakinarazi zuenez, datozen hilabeteetan Urdaibai Biosfera Erreserbaren Interpretazio Zentroa hartuko du Ekoetxea Urdaibaik.Modu horretan, ingurumen arloko sentsibilizazioa, heziketa eta ikerketa sustatzeko, orain arte egindako lana osatuko duela esan du sailburuak. Arriola sailburuagaz batera, Ingurumeneko sailburuorde Elena Moreno eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Aitor Zulueta egon ziren Busturian.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan natura eta bioaniztasuna hedatzeko eta sustatzeko Ingurumen Sailak emango duen urrats berri bat dela esan zuen Arriolak, «biztanleen artean kontzientzia eta konpromiso handiagoa bultzatu nahian».
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Interpretazio Zentroa beheko solairuan kokatuko dute, Urdaibaiko Patronatuko egoitzagaz batera. 275 metro kuadroko azaleran bi gune edukiko ditu. Baliabide naturalen kontserbazioa eta garapen ekonomiko eta iraunkorra uztartzeko eta orekatzeko printzipioan oinarrituta, eskualdea sustatzeko gauzatu den esfortzu handia ezagutarazteko erakusketa iraunkor bat edukiko du zentroak.
Bisitariak protagonista
Atzoko bisitan azaldu zutenez, proiektuak aplikazio berritzaileak aurreikusten ditu. Horien bitartez, bisitariak erakusketan garatuko den esperientziaren protagonistak bilakatuko direla esan zuten.
Lehiaketa publiko bidez aukeratu dute erakusketa, eta orain dela gutxi esleitu dute. Modu horretan, erreserbaren ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetako aberastasuna erakutsiko duen ibilbideko materialak ekoizpen fasean daude.
Zentro berriagaz «bisitari gehiago erakartzea» espero dela esan zuen Arriolak. Iazko datuak ere jakinarazi zituzten; 2016an, Ekoetxeak Urdaibaik 45.000 bisitari hartu zituen, horietatik, 12.000 ikasleak izan ziren.