Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa berotzen hasiko da domekan
XII. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketaren ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko dute domekan, Lekeitioko trinketean. Hezetasunagaz arazorik ezean, lau partida jokatzea aurreikusi dute.09:30ean, 10:15ean, 11:00etan eta 11:45ean jokatuko dituzte p...
09:30ean, 10:15ean, 11:00etan eta 11:45ean jokatuko dituzte partidak. Orbea eta Arrate bikotearen eta Telleria eta Conde bikotearen artekoa izango da lehenengoa. Aurtengo lehen partida jokatuko dute Telleria mallabiarrak eta Conde elgoibartarrak, eta partida orekatua izango dela uste dute antolatzaileek. «Orbea eibartarrak, partidak jokatu ahala hobera egiten du, eta bere trebetasuna erakusteko aukera izango du; Arrate, berriz, ondo agintzen saiatuko da».
Borroka dotoreak
Astigarraga eta Egaña eta Beraza eta Etxebarria aterako dira kantxara hurrengo. Bikote bakoitzak partidu bana irabazita dauka, eta elgoibartarrak Leniz Gatzagako txapelketa irabazita datoz. «Aurrean nor nagusitu, hor egongo da gakoa», azaldu dute antolatzaileek.
Aurreko partidak ondo amaituz gero, Beraza eta Etxebarria eta Jaunarena eta Fosterren artean jokatu barik geratu zen partida jokatzen saiatuko dira. Eta, azkenik, Moral eta Laka, Jaunarena eta Fosterren aurka neurtuko dira. «Borroka polita ikus dezakegu aurreko koadroetan, Jaunarena artista da-eta efektuak ematen».