Uraren ibilbidea egiteko batuko dira Amoroto Ezagutuz martxan
Amoroto Ezagutuz mendi martxan batuko dira zapatuan herritarrak, urteroko hitzordu berezienetako batean. Amorotoko Kultur Taldeak Uraren Ibilbidea prestatu du aurten. Hala, ibilaldian parte hartzen dutenei, besteak beste, herriko iturriak bisitatzeko a...
Bi ibilbide daude aukeran: 12,5 kilometrokoa eta 7,5 kilometrokoa. Ibilbide luzeko partaideak 09:00etan aterako dira Amorotoko plazatik, eta ibilbide laburra egitera doazenentzat, berriz, 10:30ean jarri dute ordua plazan.
Besteak beste, Elorran Urgozua eta Tox iturrien, Talo putsuaren, Babolina eta Zulueta urtegien eta Kastilo eta Atxurra erreken paretik igaroko dira.
Epermendin bazkaldu
14:30etik aurrera, Epermendi jatetxean bazkalduko dute. Bertan bazkaltzeko ez da derrigorrezkoa izango martxan parte hartzea; bihar da bazkarirako izena emateko azkenengo eguna, eta interesatuek Epermendin bertan eman beharko dute.