Sahararen aldeko bilketak astelehenean amaituko dituzte
Saharara bidaltzeko janari eta arropa biltzen dabiltza hileon Berriatuan eta Ispasterren, eta herritarrek astelehenera arte dute gauzak uzteko aukera. Berriatuko Udalak herrialde sahararraren aldeko 13. Euskal Karabanagaz bat eginez, 2.500 euroko ekarp...
Berriatuko Udalak herrialde sahararraren aldeko 13. Euskal Karabanagaz bat eginez, 2.500 euroko ekarpen ekonomikoa egin, eta elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri zuen martxan hilabete hasieran. Ordutik, udaletxean hari dira berriatuarren ekarpenak jasotzen, 08:00etatik 15:00etara.
Era berean, nahi duenak ekarpen ekonomikoa egiteko aukera ere badu. Ondoko kontu korrote zenbakira sartu behar dute dirua: 3035-0080-94-0800054177 (Laboral Kutxa). Edozein zalantza argitzeko telefono zenbaki hau eman dute: 619 02 97 48.
Bestalde, Ispasterko Udalak ere hilabete hasieran ekin zion arropak, mantak eta elikagaiak batzeari.
Ispastertarrek Iñigo Egiluz aretora eroan behar dituzte, eta gaur eta astelehena dira horretarako azken egunak 17:30etik 19:30era jasotzen dituzte.
Halaber, aurreko domeketan legez, oraingoan ere elizan bilduko dituzte.
Berriatuan nahiz Ispasterren, batik bat atuna eta sardinak oliotan, azukrea, arroza eta lekaleak behar dituzte. Bestalde, konpresak ere jasotzen dituztela jakitera eman dute.